AZALPENA
90. hamarkadatik Molotoff Irratiak txosna jarri izan du Hernaniko jaien testuinguruan. Urte hauetako bizipenak hemen azaltzea luze joko luke eta agian hobe Molotoff Irratiaren historioa jasotzen duen liburua argitaratzen denerako gordetzea. Hori bai, urte hauetan dagoeneko musika eskaintzari harreta berezia ematen zitzaion irratiko txosnan, naiz eta XXI. mendearen hasierarekin hartu zuen ezaugarri berezitua.
Oharra:
2000. urteko txosnan antolatu genuen musika eskaintzaren informazio gutxi dugu gordeta. Hautsez betetako kutxa edo karpetetan erreferentzi gehiago topatuz gero, jarriko dugu zalantzarik gabe.
Hauxe oraingoz duguna. Egitaraua:
KONTZERTUA
Ostirala, 23: - SELEKTAH KOLEKTIBOA (Hip-Hop, musika beltza)
DISKA JARTZAILEAK
Larunbata, 24: - Dj Txeese (house)
- Dj Zulle (speed garage)
- Dj Prest (breakbeat)
Igandea, 25: - Dj Talo (etno-tekno)
- Afonia (punk)
Astelehena, 26: - Xebax (beats)
- Mr. Snoid (house)
Asteartea, 27: - Aloha 50 (rock&roll)
- Ptx & Boti (latin funk)
BITXIKERIEN ARTEAN:
SOINU-EKIPO ALOKAIRUA. Urtero Tolosako Juanjori alokatzen genion soinu ekipoa eta kalitatea bilatzen genuen, potentziaren gainetik.
- Yorkwille ekipoa, 2000W
KE MAKINA ALOKAIRUA. Txosnari giro berezia eman nahiean, ke makina eta xaboi ponpa makinak ere jarri izan genituen :-)
----
TXOSNARI BURUZKO HAUSNARKETA
ARRAZOI DUZU
Abuztua, itzalean 40�C, egun nagusia herriko festetan eta tabernak? Leporaino. Masokarik masokena ere ez litzateke zulo ilun eta sargori horretan sartzen ausartuko. Droga mota desberdinen eraginpean jendeak, sentitzeko ahalmena galdua du iada. Izerdipean, bata bestearen ondoan pilatzen da, begirada galdua eta irrifarra ahoan. Zertaz egiten du farre?
Odolean duzun alkohol maila ez da nahikoa oraindik, ez duzu zulo horretan sartzeko ausardia nahikoa. Eztarria lehor, edari miragarriaren bila zabiltza, jende artean. Herriko kaleak ezezagun zaizkizu, jende ilararen atzetik zoaz, erdi zorabiaturik. Burua altxatu eta jende artean txozna gunea topatu duzu. Bai! Aize freskoa arimarentzat.
Berdin dio hurbiltzen zaren einean sudur zuloan nabari duzun kiratsak afaldutako xolomo errea, piper erreekin eta gazta (hau berriz gordina) burura ekartzen badizu. Berdin dio lurreko lokatzak (nolabait esatearren) kontrol polizial batek bainan traba gehiago jartzen badizkizu, berdin dio edaria eskatu al izateko ordu luzeak eman behar badituzu ere, berdin dio, zain zaudenean, ondoko astakirtenak kalimotxo katxia gainean botatzen badizu ere edota behin edaria lortu eta gero petrolioaren prezioan kobratzen badizute ere, berdin dio mirariz lortutako garagardoa (nolabait deitzearren) epela eta plastikozko edalontzian edan behar baduzu. Gauza asko berdin izango zaizkizu bainan bada gauza bat pasatzen utziko ez duzuna. Pazientzia askoko pertsona zara, irekia, ezkertiarra, euskaltzalea eta internazionalista. Zure ama eta bizilagunaren txakurra maite dituzu, baita etxe atarian txisa egiten badu ere. Gauza asko jasan ditzazkezu baina hau gehiegi da. Ezin duzu gehiago eta ez duzu zure belarriak modu horretan torturatuak izan daitezen utziko. Azken 20 urteetan 20 miloi aldiz entzun dituzun kantu berberak entzungo al dituzu aurten ere?. Etxean inoiz entzun ez arren buruz dakizkizun letrak inguratu eta erasotuko zaituzte berriro ere? Musika ekipoaren kalitate txarra eta urte luzez sufritu duten zintek bat egingo ote dute berriro zure aurka? Ez mesedez. Ezin dugu gehiago.
Txoznak dira zalantzarik gabe herriko jaiek duten txokorik erakargarriena (salbuespenak salbu). Zer esango dizuegu bertan inbertitutako diruarekin herriko talde eta kolektiboek urtean zehar egiten duten lan izugarriaz. Imaginatzen al duzu txoznetan hobekuntza txiki batzuk egingo balira. Goizero ur eta xaboi pixkat bota, komun publiko gehiago ingurunean, minutu batzuk pasa dekoratzen edota musika ekipo duin bat ipini. Asko eskatzea al da txoznetan musika baldintza minimoekin entzun al izatea? Eta zergaitik ez beste musika estilo batzuekin saiatu. Aniztasunean omen dago aberastasuna eta bakailuaz gain arrain mota asko daude itsaso zabal honetan.
Hernaniko Molotoff Irrati Libreak San Juan jaietan (ekainak 23-27) jarritako txozna bisitatu al duzu noizbait?
ARITZ SOUND SYSTEM


